2024(e)ko abenduaren 22(a), igandea

TEKNOGRAFIA

Teknografia izan zen ikastaroan jorratu genuen lehen proiektua. Hasieran, asko kostatu zitzaigun ulertzea zer espero zuen irakasleak gugandik eta nola egin behar genuen. Hala ere, bizitzako egoera askotan gertatzen den bezala, batzuetan beharrezkoa da jarduten hastea zer egin behar den ulertzeko. Lehenik eta behin, teknografia zer den ikertu eta definitu behar izan genuen, eta horrela jakin genuen bere helburua gutako bakoitzaren irakaskuntza-identitatea esploratzea eta islatzea zela.

Hori gogoan, irakasleak 4 minutu inguruko bideo bat sortzea iradoki zigun, gure nortasuna esploratzeko asmoz. Bideoarekin hasi aurretik, kontakizun autobiografiko bat idatzi behar izan genuen, eta, horretarako, orri batean gure bizitzari buruzko laburpen bat idatzi behar izan genuen, eskolan izandako ibilbidean oinarrituz. Nire ustez, emaitza nahiko lan polita izan zen. Kontakizuna eta bideoa osatu ondoren, gure teknografiak ikaskideekin partekatu genituen, aurkezpen baten bidez.

Hemen dituzue nire teknografian azaldutako gauza batzuk:

Nora naiz, 18 urte ditut eta Zarautzen bizi naiz. Haurtzaro oso polita izan dut eta haurreskolan oso gustura egon nintzen, gainera nahiz eta ondo ez gogoratu, gauza asko ikasi nituela esango nuke. Lagun asko egin nituen eta haietako asko gaur egun mantentzen ditut.

LH egitearekin batera kirol ezberdinak probatzen hasi nintzen, saskibaloia, dantza, boleibol ere egin nuen baina azkenean denak utzi nituen denbora edo gogo falta zirela eta. Eskolari dagokionez, ongi  joan zitzaidan eta nota onak nituen baina irakasleekiko harremana ez zen oso ona txikitan oso burugogorra bainintzen.

DBHra sartu nintzenean irakasle guztiek presionatzen ziguten ibilbide bat aukeratzearekin, nik txikitan aktorea edo jostuna izan nahi nuen baina gero iritziz aldatu eta emagina izan nahi nuela erabaki nuen. Urteak pasa hala batxilergora heldu nintzen eta konturatu nintzen zientziak ez zirela niretzat ibilbide egokiena. Arteetara aldatu nintzen eta horrek nire emagina izateko ideia ezabatu zuen.

Urte horietan galduta ibili nintzen zer egin jakin gabe, eta selektibitatea egin nuenean Haur Hezkuntzan izena ematea erabaki nuen haurrak gustuko ditudalako eta urte askoz ibili naizelako haiekin harremana sustatzen zuen ekintzetan parte hartzen.

Orain, oso gustura nago Haur Hezkuntza ikasten eta espero dut nire etorkizuneko lana bilakatzea, hala ere, oraindik aktorea izateko esperantza ere badaukat eta espero dut egunen batean lortzea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

AZKEN SARRERA

Blog honi agur esateko unea iritsi da, eta ezin dut saihestu emozioen nahasketa sentitzea azken hilabete hauei buruz hausnartzean. Lauhileko...