2024(e)ko abenduaren 1(a), igandea

EDUCAR EN EL 0-3

Honako hausnarketa, Battista Quinto Borghiren "Educar en el 0-3" libruko 158-189 orrialdeetatik ateratako informazioan oinarrituko da. 

Educar en el 0-3 - Especialistas en ...

Haurraren garapen osasungarria bermatzeko, funtsezkoa da haurraren hazkundean eragina duten hainbat faktore kontuan hartzea. Horren barruan sartzen dira haur-eskolan egunero programatu eta antolatzen diren jarduera guztiak. Baina, zein ezaugarri izan behar ditu jarduera batek eraginkorra izateko? Hobe al da gidatutako jarduerak aukeratzea edo askatasuna ahalbidetzea? Askatasuna aukeratzen bada, zenbateraino onartu behar da? Gainera, funtsezkoa da zaintzaileen zeregina definitzea prozesu horretan. Haurrek libreki jolastu behar dute? Zer rol jokatzen du jolasak haurren garapen integralean? Jarduerak Haur Hezkuntzako eguneroko bizitzaren funtsezko osagaiak dira, eta, beraz, ezinbestekoa da jarduera bakoitzari arreta ematea, haurren garapenean eragina izan dezaketen elementu guztiak kontuan hartuta.

Jarduera bat prestatzean, funtsezkoa da haren helburua argi eta garbi zehaztea, hau da, haren intentzionalitatea ezartzea. Battista Quinto Borghiren arabera (2007), esperientzia batzuek haurtzaroko alderdi integralak garatzea bilatzen dute, harreman afektiboak eta portaerak ikaskuntza kognitiboekin konbinatuz. Aldiz, beste batzuek, tailer edo jarduera espezifikoek esaterako, trebetasun zehatzak eskuratzea dute helburu, hala nola objektuak manipulatzea edo hizkuntza-trebetasunak garatzea. Jarduera orokorrak oso lotuta egongo dira zainketekin, zaintzaileen zeregina funtsezkoa baita. Bere funtzioa haur guztien ongizatea bermatzea eta garapen osasungarria sustatzea da. Gainera, haurrengan motibazioa eta jakin-mina pizten dute, haien eguneroko beharrei erantzunez eta hazteko ingurune egokia ziurtatuz.

Gizaki guztiek, batez ere haurrek, arreta eta zaintza behar dute garapen osasungarria ziurtatzeko. Zaintza-harremana harreman-sistema bat da, non hezitzaileak haurraren hazkundearekin konpromismoa hartzen duen, bere garapenaren kalitatea bermatuz, ekintza kognitibo, afektibo, material eta sozialen bidez. Horrek esan nahi du hezitzaileak garapen osasungarria erraztu behar duela, erantzukizunak bere gain hartuz eta txikien kaltetasunaz jabetuz, eta beharrezkoa denean esku hartuz. Funtsezkoa da errespetua sustatzea hezitzailearen eta haurraren arteko harremanean, berdintasun-giroa sustatuz. Hezitzaileek laguntza egokia eman behar dute, laguntza gainditu gabe. Funtsean, hezitzailea ez da figura autoritario gisa ikusi behar, baizik eta gidari eta laguntzaile gisa haurraren garapen- eta hazkunde-prozesuan, haren autonomia eta ikaskuntza garatzen lagunduz.

Bestalde, zuzendutako jarduerak haurrengan zentratu behar dira, haien ongizatea eta ikaskuntza sustatzeko helburuarekin diseinatuz eta gauzatuz. Haurrak kontuak hartzeak esan nahi du ahaleginak haiengana bideratu bear direla, inprobisazioari amain eman gabe, eta ekintza bakoitzaren helburuari eta asmoari buruz etengabe hausnartuz. Haurrak izan behar du beti jardueren protagonista, eta horrek esan nahi du funtsezkoa dela guztien beharrak kontuan hartzea eta bakoitzaren erritmo indibiduala errespetatzea. Ekintzak haurrei egokitu behar zaizkie, eta ez alderantziz; hau da, ez da espero behar haurrak jarduerara egokitzea.

Gainera, hezitzailearen zeregina funtsezkoa da prozesu honetan. Jarduerak eraginkorrak eta aberasgarriak izan daitezen, funtsezkoa da hezitzaileak haur bakoitza etengabe behatzea. Horri esker, doikuntzak egin ahal izango dira beharrezkoa denean, ekintzek guztien beharrei erantzuten dietela ziurtatuz. Haurrek mugitzeko askatasuna izan behar dute, baina beti hezitzaileak gainbegiratuta. Hezitzaileak adi egon behar du eta behar denean esku hartzeko prest egon behar du, ikaskuntzarako ingurune segurua eta egokia bermatzeko.

Jarduera guztiak jokoan oinarrituko dira. "Imagine Elephants" en aipatu zen bezala, jolasa funtsezkoa da eta funtsezko faktoretzat hartu behar da. Haurrak jolasaren bidez hazi eta ikasten dute, eta horrek hainbat trebetasun garatzeko eta eskuratzeko aukera ematen die. Jolasak funtzio ugari betetzen ditu haurren garapenean, esplorazioa, eraikuntza, komunikazioa eta sormena,besteak beste. Haur batek jolasean zenbat ikasten duen ezin da zehatz-mehatz neurtu, baina argi dago ikaskuntzarik esanguratsuenak testuinguru horretan gertatzen direla (Francesco Tonucci, 2015). Beraz, funtsezkoa da haurrei askatasunez jolasten uztea, egin behar dutenaren gaineko iterferentzia gehiegizkoak saihestuz. Heldu batek jolasa kontrolatzen duenean, hasierako helburua galtzen da: haurrak konpetetziak modu autonoman eskuratzea eta, ondorioz, pixkanaka haztea eta garatzea.

Ondorioz, haurrak beti izan behar du arreta-gunea. Funtsezkoa da kontuan izatea eraginkorrena dela jarduerak sortzea eta gauzatzea, haien ongizatea errespetatuz. Hezitzalearen rola funtsezkoa da testuinguru guztietan, haurrek laguntza behar baitute oraindik beren kabuz jarduerak egiteko. Lehen haurtzaroan, oso txikiak dira eta zainketak behar dituzte bizirauteko. Beraz, funtsezkoa da haurra protagonista izatea, haren garapen osasungarria ziurtatzeko.

Quinto, B. (2010). Educar en el 0-3: La práctica reflexiva en los nidi d'infanzia, (158-189 orr.).

ARGAZKIA: Educar en el 0-3 - Aprendo en Línea - DOCENTE. Currículum Nacional. Mineduc. Gobierno de Chile Chile
Grao.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

AZKEN SARRERA

Blog honi agur esateko unea iritsi da, eta ezin dut saihestu emozioen nahasketa sentitzea azken hilabete hauei buruz hausnartzean. Lauhileko...